martes, 27 de octubre de 2015

Landareen ugalketa

Nahiz eta erderaz egon, bideo honetan nahiko ondo azaltzen da landareen ugalketa. Gogoratu hitz batzuk gaztelaniaz desberdinak esaten direla, adibidez "germinar", guk ernamuintzea esaten dugula.

Lurraren bost erreinuak

miércoles, 21 de octubre de 2015

Erromatar zenbakiak 4 B-ko Mirariren eskutik


Orrialde interesgarri hau aurkitu dut,erromatar zenbakiekin praktikatzeko. (Mirari)


Erromatar zenbakiak 4 B-ko Mariaren partez!

Kaixo, Maria naiz,​ interneten nengoen jolasak eta ikusi nuen jolas hau. Gero jolastu nuen eta gustatu zitzaidanez Anari bidali nion blogean jartzeko.
(María)

viernes, 16 de octubre de 2015

ABBA dantzatzen 4C

Musika klaserako ABBA taldeari buruzko informazioa bilatu dugu. ABBA izena sortu zen izen bakoitzaren lehenengo letra hartuz. Suediarrak ziren eta taldea 1972 urtean sortu zen. Taldea famatua egin zen Eurovision lehiaketa irabazi zuelako 1974 urtean Waterloo abestia abesten. 1981 urtean banandu egin ziren.

Valentina, Ariadne, Paula eta Edur


 







jueves, 15 de octubre de 2015

Landareen nutrizioa

Naturaren zientzietan landareen nutrizioa ikusi dugu. Hemen uzten dizuet bideo bat birpasatzeko. Lehenengo zatia oso ondo dago, bigarrena zailagoa da baina ikus dezakezue ere gauza gehiago ikasteko.