lunes, 21 de diciembre de 2015

jueves, 17 de diciembre de 2015

ATAMBUARA GOAZ

Gabonetako kanpainian gaude eta aktibitate desberdinak egin ditugu.
Klasean pertsonaien marrazkiak margotu ditugu, pasiloetan itsasoa jarri dugu eta koloreetako paperezko itsasontsiak egin ditugu eta itsasi ditugu itsasoan.
Eta azken ekintza izan da itsasontsi handi batean montatu.
4.C Atambuara doa, bazatozte gurekin?












 


lunes, 30 de noviembre de 2015

Calasanz astea eskola osan zehar.

Joan den astean "Calasanz astea" ospatu dugu. Badakigu bai txikiek bai handiek ekintza desberdinak egin dituztela, baina guk geure tailerrak eta jokoak egiten ez dugu ezagutzeko aukerarik izan. Bideo honen bidez jakin dezakegu. Gozatu!



jueves, 12 de noviembre de 2015

Animalia ornodunak

Orain animalia ornodunei buruzko bideo bat. 
Mamíferos: ugaztunak
Reptiles: narrastiak
Aletas: hegatsak
Alas: hegalak

jueves, 5 de noviembre de 2015

Mundu berriko sinfonia

Dvorak-ek konposatutako obraren zatitxo bat hemen daukazue. Entzun lasai etxean, polita da ezta?


martes, 27 de octubre de 2015

Landareen ugalketa

Nahiz eta erderaz egon, bideo honetan nahiko ondo azaltzen da landareen ugalketa. Gogoratu hitz batzuk gaztelaniaz desberdinak esaten direla, adibidez "germinar", guk ernamuintzea esaten dugula.

Lurraren bost erreinuak

miércoles, 21 de octubre de 2015

Erromatar zenbakiak 4 B-ko Mirariren eskutik


Orrialde interesgarri hau aurkitu dut,erromatar zenbakiekin praktikatzeko. (Mirari)


Erromatar zenbakiak 4 B-ko Mariaren partez!

Kaixo, Maria naiz,​ interneten nengoen jolasak eta ikusi nuen jolas hau. Gero jolastu nuen eta gustatu zitzaidanez Anari bidali nion blogean jartzeko.
(María)

viernes, 16 de octubre de 2015

ABBA dantzatzen 4C

Musika klaserako ABBA taldeari buruzko informazioa bilatu dugu. ABBA izena sortu zen izen bakoitzaren lehenengo letra hartuz. Suediarrak ziren eta taldea 1972 urtean sortu zen. Taldea famatua egin zen Eurovision lehiaketa irabazi zuelako 1974 urtean Waterloo abestia abesten. 1981 urtean banandu egin ziren.

Valentina, Ariadne, Paula eta Edur


 







jueves, 15 de octubre de 2015

Landareen nutrizioa

Naturaren zientzietan landareen nutrizioa ikusi dugu. Hemen uzten dizuet bideo bat birpasatzeko. Lehenengo zatia oso ondo dago, bigarrena zailagoa da baina ikus dezakezue ere gauza gehiago ikasteko.


 

jueves, 9 de julio de 2015

Denetariko

Ariketa hauek, agian, errezegiak dira baina okertu gabe egiteko gai izango zara?

Ea egia den!

Burmuina pizteko puzleak

Oporretan gaude eta batzutzan aspertzen zarete, ez da? 

Burmuina martxan izateko puzleak egitea ezin hobea da. 

Hemen puzle asko dituzue ondo pasatzeko!

lunes, 29 de junio de 2015

Zein ondo ibili ginen Santanderren!

Kurtsoa amaituta dago baina oporretan joan baino lehen Santanderren izandako abentura gogora dezakegu.

Zein ondo portatu zineten guztiok! Zorionak!



Zidorreko kanpaldia (azken partea)

Gauzarik hoberenak beti laster amaitzen dira. 

Baina argazkien laguntzaz une politenak gogora ditzakegu. 

Hemen duzue izugarrizko "pase de modelos" bat.

viernes, 26 de junio de 2015

miércoles, 24 de junio de 2015

Zidorreko kanpaldia (1. partea)

Nahiz eta guztiok kanpaldira ez joan, denok geure baserria ondo ezagutzen duzue irailan egon zineten eta. 

Irudian, egun hauetan egiten ari diren kanpaldiaren argazki  batzuk daude.




Argazkiak ikusita, primeran pasatzen ari direla ematen du. Ea hurrengo urtean nor gehiago animatzen den!


miércoles, 17 de junio de 2015

Agur guztioi 3C

Gaur musika klasean abesti bat ikasi dugu kurtsoari agur esateko. Hizkuntza askotan abestu dugu eta oso polita da.  Prestatzen oso ondo pasa dugu eta oso dibertigarria izan da guztioi ahotsak entzutea.

Adeu siau

Agur agur

Agur kurtsoa

domingo, 14 de junio de 2015

Txanponak eta estralurtarrak

Calculo mental, gehiketak, dirua eta amaitzeko estralurtarrak! Zer gehiago nahi duzu?

Fijatu zaitez, bi eratan jolas dezakezu. Moduz errezean eta modu zailan. Ausartuko zara?




viernes, 12 de junio de 2015

miércoles, 10 de junio de 2015

Cuerpos geométricos

Kurtsoaren amaieran egon arren, gauza berriak ikasten jarraituko duzu, noski! 





Cuerpos geometricos izenekoak hobeto ezagutzeko aukera izango duzue joku hauekin.



Beste joku bat egiteko sakatu






martes, 2 de junio de 2015

Herriak eta hiriak zein desberdinak diren!

Bai, herriak eta herriak ez dira batere berdinak eta klasean honi buruzko eskema osatu duzue. 
Gehiago jakin nahiko zenukete? Ea hauxe baliogarria den!

viernes, 29 de mayo de 2015

Kilos, litros... denetariko!

Kilos, litros... denetariko! 

Ea joku hauekin gaia menperatzen duzuen!



Eta joku honetan gauza pilo agertzen dira. "La balanza" sakatzekotan gai honetakoa agertzen da baina agian gure mateko liburuaren 160.orrialdearen laguntza beharko zenukete.




Zatiketak zuzenduta

Beste batzuetan bezala, zatiketen zuzenketa hemen duzue! Denak ondo egin dituzue?




miércoles, 27 de mayo de 2015

Los litros y sus "amigos"

Klasean ur botilekin eta edalontzi batekin litro, litro erdia eta laurdena landu dugu. 

Ondo ulertu duzue? Bai? Ea egia den eta bukaeraino heltzen zareten joku honetan

Eta zer deritzozue beste jokua hau?




Beste hau "txupao" dago! Klikatu komillen artean dagoen hitzan





sábado, 23 de mayo de 2015

martes, 19 de mayo de 2015

Grafikak

Maten grafikak lantzen ari gara. Egia esan oso ondo ulertu egin duzue eta gogoz egiten ari zarete grafiken totxitoa.


Horrekin ez bada nahiko hemen duzue ikasi eta praktikatzeko gehiago! Ondo izan!






Erliebea

Inguru gai honetan erliebeko mapak daude. Bideo honetan oso ondo azaltzen digute nola irakurtzen diren erliebearen mapak.

Paisaiako bideoak

Hemen gai honi buruzko bideo batzuk.

miércoles, 6 de mayo de 2015

3.C dantzatzen

Musika klasean dantza bat ikasi dugu. Hasieran pausu batzuk nahiko zailak zirenez kostatu zitzaigun, baina azkenean oso polita geratu zen. Ikusi nahi duzue?



miércoles, 29 de abril de 2015

Zatiketak egiten eta jolasten

Zatiketak zailak ondo egiteko lehenengo eta behin errezenak ia ia buruz egiteko kapazak izan behar gara.


Joku hauek lagunduko dizute!







http://static.arcademics.com/games/drag-race.swf?20110110



lunes, 27 de abril de 2015

Badakigu zatiketak egiten!!

Bai, badakizue zatiketak egiten eta praktikatu nahi baduzue hemen duzue joku bat. 

Adi egon hurrengo egunetan joku gehiago izango dituzue eta!

viernes, 24 de abril de 2015

Taulak birpasatu eta birpasatu behar ditugu

Zatiketak egiteko taulak oso ondo jakin behar ditugu. Zuek ere horretaz konturatu zarete, ez da?

Hori dela eta 3. B-ko Maiderrek joku hau proposatu digu birpasatzeko ea "experto" bihurtzen zareten!

lunes, 13 de abril de 2015

Oporrak eta gero... zatiketak Maider Pérezen partez!

Oporrak baino lehen ikasi genuena gogoratzeko hemen duzue Maiderrek proposatzen digun joku bat. 
Mila esker, Maidertxu!



Zatiketa errezak, Maria Olascoagaren partez

María, gure blogerak joku hau topatu du zatiketak martxan jartzeko. 

Zer egingo genuke Mariarik gabe!!



viernes, 27 de marzo de 2015

Arrate eta Anek topaturiko jokuak. Calculo mental, zatiketak eta orduak

Hemen duzue Arrate eta Anek tupatu dituzten joku batzuk. 






Holan ez zarete oporretan aspertuko! mila esker bioi!





The water cycle

The water cycle starts when the water evaporates and makes coluds, then clouds get cold and the water fall to the land or to the sea.

 (Ariadne, Noa eta Mikel R.)




miércoles, 25 de marzo de 2015

Euriaren soinua 3C

Urari buruzko ariketa desberdinak egiten ari gara azken asteetan. Musikan gorputz perkusioarekin bat egin dugu. Hemen daukazue. Espero dugu zuen gustokoa izatea. Zer da? Badakizue?

lunes, 23 de marzo de 2015

sábado, 14 de marzo de 2015

Uraren zikloa. Naturaren magia

Rap-a, experimentua, egun bat urik gabe informatika gelan... hainbat gauza egin ditugu gai hau hobeto ulertzeko!

Azkenik hemen duzue bideo bat gai honi buruz (ikastetexe bateko ikasleek prestaturikoa)




viernes, 13 de marzo de 2015

miércoles, 4 de marzo de 2015

Buruketak, zein zailak diren!

Nork esan du buruketak zailak direla?  Hori ez  egia. 

"Problemazo" hauek ez dira zailak baina badute trukotxo bat. Zein den jakin nahiko zenuke ez da? 
Beno, esango dizuet: galdera eta erantzunak ondo irakurtzea,  besterik ez da. 


Buruketa egin ostean sakatu beheko "stick" eta ondo ala txarto egin duzuen jakingo duzue.









Ratones matemáticos Claudiaren partez

Arrotaiak etorri zaizkigu bisitan. 

Hobeto esanda, gure Claudiak ekarri ditu biderketa taulak birpasatzeko. Mila esker Claudia!

Labirintotik irtetzeko kapazak izango zarete?



miércoles, 25 de febrero de 2015