viernes, 7 de noviembre de 2014

Baserrian egon ginen

Baserrian egon gara.
Irailean baserriara joan ginen lo egitera eta oso ondo pasa genuen.
Lehenengo egunean txangoa egin genuen, euria ari zuenez Axpeko frontoira joan ginen ibiltzen han jolasteko eta bazkaltzeko. Igoera ez zen oso gogorra izan baina busti ginen pixka bat. Frontroian jolas pilo egin genituen eta bertan bokatak jan genituen. Gero berriro baserrira, meriendatu, dutxatu, jolastu eta afaltzera. Afaldu ondoren belada egin genue eta berandi oheratu ginen. Gauen batzuk hitz egiten egon ziren baina berehala lokartu ginen denok.
Hurrengo egunean baserriko inguruetatik egon ginen jolasten, eta bazkaldu ondoren autobusa etorri zen gure bila. Gugatik izango balitz egun gehiago geratuko ginateke han jolasten.
Hona hemen argazki batzuk.













No hay comentarios:

Publicar un comentario